1 2 3 4 5 6 7 8 9
1 Entzun hitz hau,
Samariako andreok,
Baxango* 4,1 Baxan: Jordanez ekialdeko eskualdea, larre eta artaldeengatik ospetsua (ik. Dt 32,14; Ez 39,18; Sal 22,13).behiak bezain
guri zaretenok:
jende xehea zapaltzen duzue,
behartsuak bidegabeki erabiltzen;
«Ekarri ardoa, edan dezagun»
agintzen diezue senarrei.
2 Zin hau egin du Jaunak
bere santutasunagatik:
«Badatoz egunak,
arrainak amuz bezala,
kakoan loturik
eramango zaituztetenekoak;
eraman,
baita gelditutako bakarrak ere.
3 Harresi-zuloetatik irtengo zarete,
bakoitzak bere aurrean
izango duenetik,
eta iparralderantz* 4,3 iparralderantz: H.h., Harmon-erantz; toki ezezaguna; aldaketa txiki batez, Hermon bihur daiteke; iparraldeko mendia, Asiria bidean; Asiria da iparraldeko etsaia, inor bada.
jaurtiko zaituztete».

«Ez zarete niregana itzuli»

4 Honela dio Jainko Jaunak:
«Zoazte Betelgo santutegira
nire kontra errebelatzeko,
eta Gilgalera* 4,4 Betel: Ik. 3,14 oh. // Gilgal: Josueren garaiko santutegia, Jeriko ondoan (ik. Jos 4,19-20).
zuen errebeldiak ugaritzeko;
eskaini goizero zeuen sakrifizioak,
eta hiru egunero hamarrenak;
5 eskaini legamiadun ogia* 4,5 legamiadun ogia: Esker oneko oparietan erabili ohi zen (ik. Lb 7,13); gainerako oparietan ogiak legamia gabea izan behar zuen (ik. Lb 2,1-11; 7,11-12).
esker oneko oparitzat;
aldarrikatu
zeuen borondatezko eskaintzak,
horixe baituzue atsegin,
Israelgo seme-alabok».
6 Honela dio Jaunak:
«Gosea bidali dizuet hiri guztietara,
ogi-falta zeuen bizilekuetara.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.
7 «Euria ukatu dizuet
uztaroa baino hiru hilabete
lehenagotik ere;
hiri batean euria eginarazi dut
eta bestean ez;
etxalde batek euria hartu du,
eta bestea, euririk ezean,
lehortu egin da.
8 Jendea badoa herriz herri ur bila,
baina ez du behar adina aurkitzen.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.
9 «Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut
zuen baratze eta mahastiak;
pikondo eta olibondoak
matxinsaltoak jan ditu.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.
10 «Izurria bidali dut zuengana
Egiptokoaren antzekoa.
Zuen gazteak ezpataz hilarazi ditut
eta zuen zaldiak etsaien esku utzi.
Zuen sudurretaraino igoarazi dut
hildakoen kiratsa,
guda-kanpalekuetan.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.
11 «Irauli egin zaituztet,
Sodoma eta Gomorra
irauli nituen bezala;
sutatik ateratako ilintiaren antzera
libratu zarete.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli,
Nik, Jaunak, esana.
12 «Horregatik, bada,
zu zigortzera nator, Israel;
eta zigortzera natorkizunez gero,
presta zaitez
zeure Jainkoaren aurrean
agertzeko».
13 Jainkoa da
mendiak eratu dituena,
eta haizea sortu duena,
gizakiari bere burubideak
agertzen dizkiona,
ilunpea egunsenti bihurtzen duena,
mundu guztiaren gainetik dagoena.
Jauna du izena,
Jainko ahalguztiduna.