Lehenengo gaua
1 Afalostean, lotara joateko prestatu eta logelan sartu arte lagundu zioten mutilari. 2 Rafaelek esandakoaz oroiturik, Tobiasek arrainaren gibela eta bihotza zorrotik atera eta usainkiak erretzeko su-ontzian ipini zituen. 3 Arrain-usainak atzera eragin zion demonioari eta Egiptoko bazterretaraino* 8,3 Egiptoko bazterretaraino: Testu laburrak Egipto Garairaino dio. Munduaren bukaera edota espiritu gaiztoen sorlekuaren irudi da hemen Egipto.egin zuen ihes airean. Rafaelek, atzetik joan, lotu eta esku-oinak kateatu zizkion bertan. 4 Raguel eta Ednak gelatik atera eta atea itxi zutenean, Tobiasek jaiki eta esan zion Sarari: «Ene emazte, jaiki, otoitz egin eta eska diezaiogun Jaunari gutaz errukitu eta eman diezagula osasuna». 5 Jaiki zen, bada, Sara eta otoitzean hasi ziren biak, osasuna eman ziezaiela Jaunari eskatuz. Tobiasek esan zuen:«Goretsia zu,
gure arbasoen Jainkoa!
Goretsia zure izena
gizaldi eta gizaldietan!
Gorets zaitzatela
zeruek eta izaki guztiek
menderen mendetan!
Tobiasen otoitza
6 Zeuk egin zenuen Adam,zeuk egin zenuen Eva emaztea ere,
gizonaren lagun eta euskarri
izan zedin,
eta biengandik sortu giza arraza.
Zeuk esan zenuen:
“Ez da on gizona bakarrik egotea;
egin diezaiodan dagokion laguna”.
7 Horra, bada:
neure ahaide honekin ezkondu naiz,
ez grina txarra asetzeko,
zuzen jokatzeko* 8,7 zuzen jokatzeko: Legez kontrako ezkontzarik ez egitearren (ik. 4,12 eta oh.), baizik eta Jainkoaren asmoari erantzun eta Sararen ahaide hurrekoa izateak dakarkion erantzukizuna bete nahirik.asmoz baizik.
Erruki zakizkigu, beraz,
eta egizu biok elkarrekin
hel gaitezela zahartzarora». 8 Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!» 9 Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.
Aitaren kezka
10 Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin». 11 Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik, 12 esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu». 13 Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen. 14 Gelatik atera eta esan zuen neskameak: «Bizirik dago, ez zaio ezer gertatu!»Raguelen otoitza
15 Orduan, Raguelek zeruko Jainkoa goretsi zuen* 8,15 Testu luzeak goretsi zuten dio; guk testu laburretik hartu dugu goretsi zuen, 16. tx.ean esango dena kontuan izanik., esanez:«Goretsia zu, Jainkoa,
zinezko gorespen guztiz!
Goretsia zu menderen mendetan!
16 Goretsia zu,
pozez bete nauzulako,
ez baita gertatu nik uste nuena.
Zure erruki handiari dagokionez
hartu gaituzu.
17 Goretsia zu,
seme eta alaba bakar hauen gupida
izan duzulako.
Agertu, Jauna, zeure errukia
eta salbamena.
Egizu hauen bizitza
alai eta zoriontsu iragan dadin». 18 Eta eguna argitu baino lehen, hilobia berriro betetzeko agindu zien morroiei.