99. (98.) SALMOA

Santua da Jauna: goretsi eta obeditu

1 Errege da Jauna: dardara bitez herriak!
Hegaldun izakien* 99,1 Hegaldun izaki: Ik. 80,2 oh.artean du tronua: ikara bedi lurra!
2 Handia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.
3 Gorets bezate haren izen handi eta ikaragarria!
Santua da bera!
4 Errege ahaltsu zara, justiziazale:
zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan,
zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.
5 Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren oin-aulki* 99,5 oin-aulki: Hala deitzen zaio itun-kutxari (ik. 132,7), nahiz eta hemen Sion mendia bera ere izan daitekeen (ik. 2 eta 9 tx.ak).aurrean!
Santua da bera!
6 Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron,
haren izenari dei zegiotenen artean Samuel:
dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.
7 Laino-adarretik hitz egin zien,
eta haiek gorde haren aginduak eta eman zien legea.
8 Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zenien, bai,
Jainko barkabera izan zinen haientzat,
beren gaiztakerietatik garbituz* 99,8 beren gaiztakerietatik garbituz: Honela itzuli ohi da: haien gaiztakeriak zigortzen zituen arren; seguruenik, bitartekoen gaiztakeriaz ari da (ik. Zen 20,12.24; 27,14)..
9 Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren mendi santuaren* 99,9 mendi santua: Sion mendia, tenplua eraikia zegoeneko mendia.aurrean!
Santua da Jauna, gure Jainkoa!