61. (60.) SALMOA

Tenplutik urrun dagoenaren erregua. Erregearen alde eskaria

1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Davidena.
2 Entzun, ene Jainko, nire garrasia, zaude adi nire otoitzari.
3 Leize-ertzetik* 61,3 Leize-ertzetik: Edo Lurraren ertzetik. Behin baino gehiagotan, lur hitzak Herio Leizea adierazten du.dei degizut bihotz larriz.
Eraman nazazu harkaitz garaira.
4 Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.
5 Zure etxean bizi nahi nuke betiko,
zure hegalen aterpean gorderik.
6 Onartu, ene Jainko, nire promesak,
emadazu begirune dizutenentzat daukazun herentzia.
7 Luza itzazu erregearen bizitzako egunak,
iraun bezate haren urteek gizaldiz gizaldi!
8 Izan bedi beti errege zure begiradapean!
Izan bitza zure maitasun eta leialtasuna zaindari!
9 Horrela, zure izenaren ohorez kantatuko dut etengabe
eta promesak beteko dizkizut egunero.