53. (52.) SALMOA

Sinesgabearen burugabekeria

(Sal 14)

1 Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako* 53,1 53 salmoa 14 salmoaren berdina da, aldaketatxo batzuk gorabehera: Jaunaren ordez Jainkoa erabiltzen du, eta 53,6 tx.a, 14,5-6 tx.ei dagokiona, ezberdina da. Ik., beraz, hango oh.ak. // Gaixoaldirako: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua.. Daviden poema.
2 Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.
3 Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
4 Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian,
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
5 Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jainkoaz arduratzen ez diren horiek?
6 Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
beldurtzeko arrazoirik izan ez arren,
Jainkoak hautsi egiten baitu erasotzaileen indarra.
Lotsagarri geldituko dira,
Jainkoak zapuztu egiten baititu.
7 Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.