Nahum 1 Naslednje →
1 2 3
1 Hona hemen Niniveri* 1,1 Ninive: Asiriako inperioaren hiriburua; hiriak K.a. X. eta VII. mende artean izan zuen bere gorenaldia.buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.

Jauna Jainko beldurgarri eta on

2 Jauna, Jainko espatsu
eta mendekatzailea da.
Bai, mendekatzailea da Jauna,
zorrotza haren haserrea.
Jauna mendekatu egiten da
bere etsaien kontra,
eutsi egiten dio
arerioenganako haserreari.
3 Haserregaitza da Jauna,
baina ahalmen handikoa,
eta ez du erruduna
zigorrik gabe uzten.
Ekaitza eta haize-erauntsia
sortzen ditu ibiltzean;
bere oinez harrotzen duen hauts
dira lainoak.
4 Jaunak itsasoari mehatxu egin
eta itsasoa lehortu,
ibai guztiak agortu.
Gorri geratzen dira
Baxango larreak eta Karmel* 1,4 Baxan, Karmel: Ik. Am 4,1 eta 1,2 oh.; Bibliak maiz aipatzen ditu lurralde hauek, baita Libano ere, beren emankortasunagatik.gaina,
Libano loratua zimel.
5 Hura agertzean,
dardaraz jartzen dira mendiak,
koloka muinoak;
haren aurrean
ikaratu egiten da lurra,
baita mundua
eta bertan bizi direnak ere.
6 Nork iraun zutik
haren suminaren aurrean?
Nork egin aurre
haren haserre biziari?
Sua bezala isurtzen da
haren sumina,
eta harkaitzak zartatu egiten
haren aurrean.
7 Ona da Jauna,
gordeleku larrialdi-egunean.
Arretaz hartzen ditu
babes eske doazkionak,
8 urek gainezka egiten dutenean.
Baina suntsitu egiten ditu
aurka dabilzkionak* 1,8 bere aurka dabiltzanak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren tokia dio.,
ilunpetara botatzen etsaiak.

Ninive eta Judarentzat mezuak

Judako buruzagiei
9 Zer asmo darabilzue
Jaunaren aurka?
Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:
ez dira bi aldiz altxatuko.
10 Nahaspilaturik dauden
laharren antzeko dira,
mozkortzeraino edanak daude;
belar iharra bezala
erabat erreko dituzte* 1,10 Tx.aren esanahia iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez erabat segurua..
Niniveri
11 Ninive, zuregandik atera da
Jaunaren aurka
asmo txarrak darabiltzana,
burutazio gaiztoak dituen gizona* 1,11 gizona: Pertsonaia hau Asiriako errege Senakerib dateke (ik. 2 Erg 19,4.16)..
Judari
12 Honela diotsa Jaunak Judari:
«Zure etsaiak,
indartsu eta ugari badira ere,
garbitu egingo dituzte,
galdu egingo.
Makurrarazi zaitut, bai,
baina ez zaitut gehiago
nahigabetuko;
13 orain hautsiko dut
zapaltzen zaituen uztarria,
orain apurtuko zure kateak».
Niniveko erregeari
14 Zure aurka, ordea,
Niniveko errege,
hauxe erabaki du Jaunak:
«Ez duzu izango
zeure izeneko ondorengorik.
Birrindu egingo ditut
zure jainkoen etxeetan
zurezko eta metalezko idoloak.
Zure hilobia prestatzen ari naiz,
deus ere ez zara-eta
nire aurrean».