19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez: –Maisu, noranahi jarraituko dizut. 20 Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri. 21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten. 22 Baina Jesusek erantzun: –Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.