Jesus bataiatua
(Mk 1,9-11; Lk 3,21-22; Jn 1,29-34)
13 Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14 Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion: -Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana? 15 Baina Jesusek erantzun zion: -Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia* 3,15 osoki Jainkoaren nahia: H.h., zuzentasun osoa.. Orduan, amore eman zuen Joanek. 16 Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen. 17 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».