Jesus Pilatogana eramana

(Mk 15,1; Lk 23,1-2; Jn 18,28)

Jesus Pilatogana eramana

(Mk 15,1; Lk 23,1-2; Jn 18,28)

1 Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. 2 Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato* 27,2 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26tik 36ra izan zen Judean erromatar gobernari.gobernariaren eskuetara eman.

Jesus Pilatoren aurrean

(Mk 15,2-5; Lk 23,3-5; Jn 18,28-38)

Jesus Pilatoren aurrean

(Mk 15,2-5; Lk 23,3-5; Jn 18,28-38)

11 Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion: –Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: –Zeuk diozu. 12 Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer erantzuten. 13 Pilatok esan zion: –Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra? 14 Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.