3 Gero, Oliamendin* 24,3 Oliamendi: Ik. 21,1 oh.eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria».4 Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina!5 Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute.6 Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena.7 Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen.8 Baina hori guztia erdiminen hasiera da.9 «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.10 Orduan, askok fedeari uko egingo diote* 24,10 fedeari uko egingo diote: H.h., eskandalizatu egingo dira; ik. Mk 6,3 oh., eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.11 Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.12 Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;13 baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.14 Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.