Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mk 10,32-34; Lk 18,31-34)
17 Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: 18 «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute 19 eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen, zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztu egingo da».