Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?

(Mk 9,33-37; Lk 9,46-48)

1 Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten: –Nor da Jainkoaren erreinuan handiena? 2 Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk, 3 esan zien: –Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. 4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. 5 Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.