Parabola bidezko irakaspenaren zergatia

(Mk 4,33-34)

34 Irakaspen hauek guztiak parabola bidez eman zizkion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabolaz izan ezik. 35 Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana:
Parabola bidez mintzatuko naiz,
munduaren hasieratik
gordea zegoena azalduko.