33 «Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.34 Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu.35 Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza.