Jaiegunari buruzko eztabaida

(Mk 2,23-28; Lk 6,1-5)

1 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden, eta galburuak hartu eta jaten hasi ziren. 2 Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: –Begira, larunbatez zilegi ez dena* 12,2 larunbatez zilegi ez dena: Ik. Mk 2,24 oh.egiten ari dira zure ikasleak. 3 Hark erantzun: –Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4 Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? 5 Eta ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea* 12,5 larunbatero atseden-legea: H.h., larunbata. Tenpluko zereginak larunbatez zilegi zen lana baino handiagoak ziren.hausten dutela, horregatik errudun izan gabe? 6 Ba, nik diotsuet: Bada hemen tenplua baino gehiago den bat. 7 Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino,ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko. 8 Zeren larunbataren nagusi baita Gizonaren Semea.