Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea

(Lk 10,21-22)

25 Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. 26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko. 27 «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.