1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri

(Mt 17,22-23; Lk 9,43b-45)

30 Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi, 31 bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da». 32 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.