1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek ereilearen parabola argitu

(Mt 13,18-23; Lk 8,11-15)

13 Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak? 14 Ereileak mezua du ereiten. 15 Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du. 16 Beste batzuk “harri-artea” bezala dira: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dute; 17 baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira. 18 Beste batzuk, berriz, “sasi-artea” bezala dira: entzuten dute mezua, 19 baina bizitza honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen zaizkie eta mezua ito egiten diete, fruiturik gabe utziz. 20 Eta hona nor diren “lur ona” bezalakoak: mezua entzun, onartu eta fruitua ematen dutenak: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun».