← Prejšnje
Markos 16
Azken mandatua: zabaldu berri ona munduan
(Mt 28,16-20; Lk 24,36-49; Jn 20,19-23; Eg 1,6-8)
14 Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako. 15 Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei. 16 Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua. 17 Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira, 18 sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».