1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
55 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi* 14,55 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; ik. Mt 26,59 oh.osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu; 56 askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat. 57 Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: 58 «Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea». 59 Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan. 60 Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi: –Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei? 61 Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion: –Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea? 62 Jesusek erantzun: –Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eseritaeta zeruko hodei artean etortzenikusiko duzue. 63 Apaiz nagusiak bere jantziak urratu* 14,63 jantziak urratu: Irudizko egintza, nahigabea edo izugarrizko zirrara adierazten duena.zituen eta esan: –Ba ote dugu lekuko beharrik? 64 Zeuek entzun duzue biraoa* 14,64 biraoa: Jesusek Jainkoaren maila hartzen du beretzat, eta Jainkoaren eskubideak bereganatzen dituelako salatzen dute.. Zer deritzozue? Heriotza merezi zuela erabaki zuten denek.