1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
27 Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du* 14,27 Zuen sinesmenak huts egingo du: H.h., Denok eskandalizatuko zarete; ik. 6,3 oh., honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. 28 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara». 29 Pedrok esan zion: –Beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez. 30 Jesusek erantzun: –Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu. 31 Baina Pedrok, gero eta areago: –Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko. Eta beste hainbeste zioten denek.