Jesusek lege-maisuak salatu
(Mt 23,1-12; Lk 20,45-47)
38 Bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea; 39 gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. 40 Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».