1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus eta haurrak

(Mt 19,13-15; Lk 18,15-17)

13 Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14 Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. 15 Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko». 16 Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz.