1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Ezkontza eta dibortzioa

(Mt 19,1-9; Lk 16,18)

1 Jesus, handik irtenik, Judeako mugetan sartu zen, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. Berriro jende-multzo handiak bildu zitzaizkion ondora eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien. 2 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten. 3 Hark erantzun zien: – Zer agindu zizuen horretaz Moisesek? 4 Eta haiek: –Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uztekobaimena eman zigun. 5 Jesusek esan zien: –Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako* 10,5 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., Zeuen burugogorkeriagatik.eman zizuen lege hori Moisesek. 6 Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen; 7 horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio* 10,7 eta emazteari elkartuko zaio: Eskuizkriburik hoberenetako batzuek ez dute eranskin hau., 8 eta biak bat izango dira.Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. 9 Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska. 10 Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek. 11 Jesusek esan zien: –Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka; 12 eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.