16 Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean* 1,16 aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean; ik. Mt 4,13 oh.zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.17 Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».18 Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.19 Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian.20 Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.