Jesus Mesiasen neke-zoria eta ikaslearen zoria (9,18-50)

Pedroren aitorpena eta nekaldi-piztueren lehen iragarpena

(Mt 16,13-21; Mk 8,27-31)

18 Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien: –Nor naizela dio jendeak? 19 Haiek erantzun zioten: –Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek antzinako profetaren bat piztu dela. 20 Jesusek galdetu zien: –Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: –Jainkoaren Mesias. 21 Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz,