Mesias, Daviden Seme eta Jaun

(Mt 22,41-46; Mk 12,35-37)

41 Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo* 20,41 ondorengo: H.h., seme; gauza bera 44an.dela? 42 Izan ere, Davidek berak dio Salmoen liburuan:
«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean,
43 zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”.
44 «Beraz, Davidek Jauna deitzen dio; orduan, nola izan dezake ondorengo?»