Dena utzi duten ikasleen saria

(Mt 19,27-29; Mk 10,28-30)

28 Pedrok esan zuen: –Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu. 29 Jesusek erantzun: –Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak 30 mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.