Samariar ona

(Mt 22,34-40; Mk 12,28-31)

25 Orduan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion: –Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko? 26 Jesusek esan zion: –Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu? 27 Hark erantzun: –Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztizeta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala. 28 Jesusek erantzun zion: –Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.