Dantza
Koruak
1 –Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun.
–Zer nahi diozue ikusi Xulamitari?
–Bi gudari-taldeen dantza* 7,1 Xulamita: Emakumearen deitura honen esanahia ezezaguna da; bakea adierazten duen aditz-sustraitik dator, Salomon izena bezala. // Bi gudari-taldeen dantza: Agian, dantza berezi baten izena..
Gizakumeak
Koruak
Gizakumeak
2 –Bai politak zure oinak abarka horiekin,errege-alaba!
Zure izterretako bihurguneak,
zilarginaren egiazko artelan.
3 Erdian* 7,3 Erdian: Hitzaren esanahia ez da segurua; zilbor bezala itzuli ohi da, baina hemen adierazten dena emakumearen sexua da noski., kopa biribila duzu:
eduki dezala beti ardo goxoa!
Zure sabela
liliz inguraturiko gari-piloa.
4 Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi.
5 Zure lepoa
marfilezko dorrea.
Zure begiak Hexbongo bi uraska,
hiri jendetsu horren sarreran.
Zure sudur-hegia
Damaskora begira dagoen
Libanoko dorre* 7,5 Hexbon: Jordanez beste aldeko hiria, Jerikotik ekialderantz 35 km-ra; arkeologiak antzinako uraskak atera ditu argitara bertan. // Libanoko dorrea: Hermon mendiaren poesi deitura dateke..
6 Zure burua tente Karmel mendia bezala.
Zure adatsaren distira purpurarena;
errege bat dago preso zure ile-mototsetan* 7,6 Karmel mendia: Palestina iparraldean dago, itsas hegian. // errege… ile-mototsetan: Esaldiaren itzulpena ez da segurua; errege tituluari buruz, ik. 3,7 oh..
Elkarren irrikaz
Gizakumeak
7 Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!
8 Zure taxua palmondoarena,
eta bularrak palmondo-lukuak* 7,8 palmondoa: Tamar, hebreeraz, emakume-izena ere bada (ik. Has 38,6; 2 Sm 13,1; 14,27); aipaturiko emakumeen edertasuna azpimarratzen da ia beti..
9 Hau nioen neurekiko:
«Palmondora igoko naiz
haren fruituak hartzera».
Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,
sagar-usain eztia zure arnasak.
10 Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…
… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;
lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.
Emakumeak
11 Ni neure maitearena naiz,eta nire irrikaz dago bera.
12 Zatoz, ene maitea, goazen landara,
ipuruen babesean emango dugu gaua.
13 Goizean goiz, mahastietara joango gara,
ernamuinak irekitzen hasiak diren,
granadondoak loretan dauden ikustera.
Hantxe emango dizut neure maite-laztana.
14 Maitasun-sagarrei* 7,14 Maitasun-sagar: Mandragora, sagar txiki baten antzeko fruitua duen landarea; maitasuna eta emankortasuna sustatzen zituela uste zuten antzina (ik. Has 30,14-16).usain eztia darie,
milaka fruitu gozo dago gure atean zain,
fruitu zahar eta berri.
Zuretzat nituen gordeak,
ene maitea!