Neskatxek
1 Oi emakumerik ederren,nora joan zaizu maitea?
Norantz abiatu da?
Zurekin nahi dugu bila joan.
Nirea da maitea
Emakumeak
2 Ene maitea bere baratzera jaitsi da,lurringai-alorretara,
baratzea zaintzera, liliak* 6,2 baratzea, liliak: Emakumearen sinbolo dira, 2,1-2 eta 4,12.16 tx.etan ageri denez.biltzera.
3 Nirea da maitea
eta ni harena,
lilizainarena* 6,3 lilizainarena: Ik. 2,16 oh..
Bat bakarra ene laztana
Gizakumeak
4 Bai ederra zu, ene laztana,Tirtza hiria bezain ederra,
Jerusalem bezain zoragarria,
izartegia bezain izugarria* 6,4 Tirtza: Aldi batez, Israel edo Ipar Erresumaren hiriburu izana (ik. 1 Erg 15,33; 16,23); hiriaren izenak atsegina esan nahi du. // izartegia bezain izugarria: Esanahia eta itzulpena ez dira argiak. Honela ere itzul daiteke: gauza ospetsuak bezain izugarria (aipaturiko hiriei buruz esana); gudaroste lerratua bezain izugarria.!
5 Ken niregandik begi horiek,
zoratu egiten naute.
Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,
Galaad* 6,5 Galaad: Ik. 4,1 oh.mendian behera bilintzi-balantza.
6 Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea.
7 Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean.
8 Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,
laurogei ohaide,
nahi beste neska gazte.
9 Bat bakarra da nire usoa,
bakarra eta akatsik gabea,
amaren kutuna.
Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,
erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:
10 Nor da emazteki hori?
Nor egunsentia bezala sortzen den hori,
ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,
izartegia bezain izugarri* 6,10 izartegia… izugarri: Ik. 6,4 oh.?
Antzaldaketa
Emakumeak
11 Neure intxaurdira jaitsi naiz,ibarretako landaretza ikustera,
mahastiak kimuberritzen,
granadondoak loratzen ikustera.
12 Baina ni ez naiz jadanik lehengoa,
ohorezko tokian jarri nauzu eta* 6,12 Tx. hau erabat iluna eta ulergaitza da; beraz, itzulpena ez da segurua..