1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
Babilonia behin betiko gaitzetsia
1 Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dut
Babilonia eta hango bizilagun* 51,1 hango bizilagun: Hebreerazkoak Leb-Kamai-ko bizilagun dio. Leb-Kamai-k nire aurkarien bihotza esan nahi du. Babilonia adierazteko ezkutuko idazkera izan daiteke (ik. 25,26 oh.).
guztien aurka.
2 Etsaiak bidaliko ditut
Babiloniaren aurka:
garia bezala haizeratuko dute
eta herrialde osoa hustuko.
Zoritxar-egunean,
alde guztietatik erasoko diote.
3 Alferrik tenkatuko du
arkulariak uztaia,
alferrik jantziko bular-babeskia* 51,3 Tx.eko lehen zatia iluna da jatorrizkoan..
Ez diete barkatuko gudariei,
erabat suntsituko dute gudarostea.
4 Asko hilko dira
babiloniar herrialdean,
asko zaurituak gertatuko kaleetan.
5 Babiloniar herriak
hoben larria egin du
Israelgo Santuaren aurka;
izan ere,
Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,
beren Jainko Jaun ahalguztiduna
gabe gelditu.
6 «Egin ihes Babiloniatik,
eutsi nork bere biziari!
Ez bedi inor gal haren erruz.
Nire mendeku-eguna baita,
eta hari bere merezia emango diot.
7 Eskuan nuen Babilonia,
urrezko kopa bezala* 51,7 urrezko kopa bezala: Irudi honen bidez, Babilonia Jaunaren haserre-zigorraren baliabidetzat jotzen da (ik. 25,15 oh.).,
mundu guztia mozkorrarazteko.
Edan dute nazioek ardo honetatik,
eta zoraturik gelditu dira.
8 Bat-batean, ordea, erori
eta txiki-txiki egin da Babilonia.
«“Egin intziri berarengatik, lagunok!
Bila sendagaiak haren zaurientzat,
ea sendatzen den”.
9 Honela diozue:
“Saiatu gara Babilonia sendatzen,
baina alferrik.
Utz dezagun, beraz, eta alde egin
nork bere lurraldera.
Haren gaitzespena zerurainokoa da,
hodeiak ditu ukitzen”.
10 Nire herriak esango du:
“Garbitu du Jaunak gure auzia!
Zatozte, adieraz dezagun Sionen
Jaunak, gure Jainkoak, egina”».
11 Zorroztu geziak,
hartu babeskiak!
Mediarren erregeak
zirikatu ditu Jaunak,
Babilonia hondatzeko
asmoa burutzeko.
Jaunaren mendekua da,
tenplua hondatu zutenen
kontrako mendekua* 51,11 hartu babeskiak: Esaldiaren esanahia ez da argia. Honela ere itzuli ohi da: bete geziontziak. // Mediarren erregeak: Profetak pertsiarrekin identifikatzen ditu seguruen; Is 13,17 tx.ean ere azaltzen dira mediarrak, hemengoaren antzeko testuinguruan. // tenplua… mendekua: Ik. 50,28 oh..
12 Egin erasorako seinalea
Babiloniako harresien aurka;
sendotu guardia-postuak,
ugaritu zaintzaileak,
jarri gudariak zelatan.
Izan ere, Jaunak badu asmo bat,
Babiloniako bizilagunen aurka
iragarria,
eta burutu egingo du orain.
13 Babilonia hori,
bi ibai handiren artean zaude,
aberastasun handiak dituzu!
Iritsi zaizu, ordea, azkena,
akabo zure irabaziak!
14 Jaun ahalguztidunak zin dagi
bere buruarengatik:
«Matxinsaltoak bezain ugari
erakarriko dut jendea zure aurka,
garaipen-kanta* 51,14 garaipen-kanta: Jatorrizkoan mahats-zapaltzaileen kanta da.abestuko dute
zure gain».
Gorespen-kanta Jainkoari
(10,12-16)
15 Jaunak bere ahalmenazegin du lurra,
bere jakinduriaz ezarri mundua,
bere adimenaz zabaldu zerua.
16 Haren aginduz
urak zeruan pilatzen dira,
hodeiak zerumugan gora igotzen,
erauntsiak tximistaka lehertzen,
haizea bere gordelekuetatik
ateratzen.
17 Orduan,
gizaki oro zoraturik gelditzen da,
ulertezinik:
zilargina idoloez lotsaturik,
gezurrezkoak baitira,
arnasarik gabeko irudi,
18 zentzugabeko eta barregarri;
Jaunak hondatuko ditu
kontuak hartzeko egunean.
19 Besterik da Jakoben Jainkoa,
bera baita gauza guztien egilea
eta Israel* 51,19 Israel: Ez da ohiko testuan azaltzen; 10,16 tx.eko paraleloaren eta zenbait eskuizkriburen arabera erantsia.bere ondaretzat
hautatu duena.
Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
Babilonia Jainkoaren zigorraren baliabide
20 Jaunak dio:«Babilonia,
nire mailu izana zara,
nire guda-tresna!
Txikitu ditut zurekin nazioak,
txikitu erreinuak.
21 Txikitu ditut zurekin
zaldi eta zaldizkoak,
txikitu gurdi eta gurdizainak.
22 Txikitu ditut zurekin
gizon eta emakumeak,
txikitu zahar eta gazteak,
txikitu mutil eta neskak.
23 Txikitu ditut zurekin
artzain eta artaldeak,
txikitu nekazari eta uztar-idiak,
txikitu gobernari eta buruzagiak.
Babiloniaren zigorra
24 «Baina orainzeuen begiz ikusiko duzue:
ordaina emango diet
Babiloniari eta babiloniar guztiei,
Sioni egin dioten
kalte guztiaren ordaina.
Hala diot nik, Jaunak.
25 Hona hemen ni zure aurka!
Mendia bezain handi* 51,25 Mendia bezain handi: Irudiak ez du zerikusirik Babiloniaren kokagunearekin; tontorretan eraikiak diren Palestinako hiriak ditu egileak buruan.bihurtu zara,
mendi hondatzaile,
lur osoaren hondatzaile!
Eskua zure aurka luzatuko dut,
harkaitzetatik amilduko zaitut
eta errauts-mendi bihurtuko.
26 Zure harriek baliorik ez
inongo etxeren giltzarri izateko;
ostera, hondamendi izango zara
beti-betiko.
Hala diot nik, Jaunak.
27 «Egin erasorako seinalea,
jo nazioetan gudurako adar-hotsa!
Deitu gerra santura nazioak,
hots egin Babiloniaren kontra
Ararat, Mini
eta Axkenaz erreinuei* 51,27 Ararat, Mini eta Axkenaz: Mesopotamia iparraldeko erresumak dira.!
Izendatu gudalburua
beraren kontra,
eraso bezate zaldiek,
matxinsalto amorratuen antzera.
28 Deitu nazioak gerra santura:
mediarren errege* 51,28 mediarren errege: Ik. 51,11 oh.,
buruzagi eta gobernariak,
eta menpeko herri guztiak.
29 Lurra dar-dar dago ikaraz,
Jaunak bere egitasmoa
Babiloniaren aurka burutzean:
Babilonia basamortu bihurtu,
bizilagunik gabe utzi.
30 Babiloniako gudaririk bulartsuenek
uko egin diote borrokari,
beren gotorlekuetan babestuz.
Kemena galdurik,
emajende dirudite.
Hiriko ateak bota dituzte,
etxeak sutan daude.
31 Lasterka datoz mezulariak
bata bestearen ondo-ondotik,
Babiloniako erregeari
berri ematera:
“Etsaiek alderik alde
konkistatu dute hiria”,
32 “Ibaietako pasabideez jabetu dira”,
“Ontziak* 51,32 Ontziak: Hitzaren esanahia ez da segurua jatorrizkoan.erre egin dituzte”,
“Gudariak izuak hartuta daude”.
33 «Nola larraina gari-jotzean,
hala geratuko da
Babilonia hiri ederra:
denbora gutxi barru
bere egiteen uzta jasoko du.
Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak,
Israelen Jainkoak».
Jerusalem mendeku eske
34 -35 Honela mintzo da Siongo jendea,honela dio Jerusalemgo herriak:
«Nabukodonosorrek,
Babiloniako erregeak,
nire aberastasunak jan,
dena zurrupatu
eta hustutako platera bezala
utzi nau.
Herensugeak bezala irentsi,
nire gauzarik preziatuenez
sabela bete
eta bota egin nau.
Jauna, jo beza Babilonia
berak niri eginiko bortxakeriak,
jaus bedi babiloniarren gain
isuri duten nire odola!»
Jaunaren erantzuna
36 Beraz, honela dio Jaunak:«Neuk defendatuko dut zure auzia,
neure gain hartuko zure mendekua:
Babiloniako ibaiak hustuko ditut,
iturburuak agortuko.
37 Harri-pila eta txakal-zulo
bihurtuko da Babilonia,
hondamendi eta jendearen iseka-gai:
bizilagunik gabe utziko dut.
38 Orroka ari dira denak batera,
lehoiak bezala;
kurrinka, lehoikumeak bezala.
39 Bero-bero daudenean,
edaria prestatuko diet,
burua galtzeraino mozkortuko ditut* 51,39 mozkortuko ditut: Jainkoaren zigorra adierazteko irudia (ik. 13,13 oh. eta 25,15-29).:
betiko loak hartuko ditu,
ez dira gehiago esnatuko.
Hala diot nik, Jaunak.
40 Hiltegira eramango ditut,
bildotsak, ahariak
eta akerrak bezala».
Babiloniari negar-kanta
41 Ai ene! Konkistatu dute Babilonia* 51,41 Babilonia: H.h., Xexak; ik. 25,26 oh.,menderatu dute
mundu guztiak goresten zuen hiria!
Ai ene!
Babilonia hondamendi bihurtu da
nazioen artean!
42 Itsasoa bezala
oldartu zaizkio etsaiak,
olatu handiek bezala estali dute.
43 Hiriak hondaturik daude,
herrialdea basamortu
eta eremu lehor bihurtua,
bizilagunik gabe,
bertan inor ere ibiltzen ez dela.
44 Jaunak iragarri du:
«Zigortu egingo dut
Babiloniako Bel jainkoa,
ahotik aterako diot irentsi duena.
Nazioek ez dute aurrerantzean
harengana joko;
Babiloniako harresia bera ere
erori egingo da.
45 Irten handik, ene herri;
atera onik eta bizirik,
Jaunaren haserre-suminetik. 46 «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.
47 «Baina badator garaia,
Babiloniako idoloak
zigortuko ditudana:
herrialdea lotsaz beteko da,
bertako bizilagunen gorpuek
estaliko dute.
48 Zeru-lurrak
eta horietan dagoen guztia
garaipen-oihuka ariko da
Babiloniaren aurka,
suntsitzaileak iparraldetik* 51,48 iparraldetik: Ik. 50,3 oh.
etorriko direnean.
Hala diot nik, Jaunak.
49 «Mundu guztian erori da jendea,
Babiloniak hilik;
orain Babilonia eroriko da,
berak Israelen hildakoengatik».
50 Heriotzatik libratu zaretenok,
alde egin luzatzeke!
Oroitu Jaunaz urrutitik,
ekarri gogora Jerusalem.
51 Honela diozue: «Lotsaturik gaude,
horrenbesteko irainaren
berri jakitean;
lotsaz gorri dugu aurpegia,
atzerritarrak Jaunaren santutegian
sartu direlako».
52 Baina Jaunak dio:
«Badator garaia,
Babiloniako idoloak
zigortuko ditudana:
herrialde guztian ariko dira intzirika
larriki zaurituak.
53 Babilonia zeruraino igoko balitz ere,
bere gotorlekua
goi hartan sendotuko balu ere,
bertaraino helduko lirateke
bidaliko dizkiodan suntsitzaileak.
Nik, Jaunak, esana».
Babiloniaren hondamena
54 Babiloniatik deiadarka laguntza eske:izugarrizko hondamena herrialdean!
55 Babilonia suntsitzen ari da Jauna,
haren garrasiak isilaraziz;
itsaso haserrearen olatu-burrunba
dirudite haren oihu larriek.
56 Bai, badator suntsitzailea
Babiloniaren aurka:
preso hartzen dituzte gudariak,
guda-indarrak porrokatzen.
Gaiztakeria zigortzen duen
Jainkoa da Jauna,
nori bere merezia ematen diona.
57 Hau dio Erregeak,
izena «Jaun ahalguztidun» duenak:
«Mozkortu egingo ditut* 51,57 Mozkortu egingo ditut: Ik. 51,39 oh.
hango agintari eta jakintsuak,
gobernari, buruzagi eta gudariak;
betiko loak hartuko ditu,
ez dira gehiago esnatuko.
58 Babiloniako harresi lodiak
zeharo eroriko dira,
ate garaiak suak kiskaliko ditu.
Alferrik ahalegintzen dira herriak,
suak desegingo baititu haien lanak.
Nik, Jaun ahalguztidunak, esana».