1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
SALBAMEN MEZUAK: HERRIAREN BERRIZTAPENA (30,1–33,26)
Israelen berriztapenaren agintzaria
1 Jaunak, Israelen Jainkoak, agindu hau eman zion Jeremiasi: 2 «Idatzi liburu batean nik eman dizkizudan mezu guztiak. 3 Izan ere, badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko* 30,3 herri honen… zoria aldatuko: Honela ere itzul daiteke: herri honetako… erbesteratuak itzularaziko ditut (gauza bera 31,23; 32,44; 33,7, etab.etan).dudana. Itzularazi egingo ditut beren gurasoei emandako lurraldera eta beronen jabe izango dira berriro. Nik, Jaunak, esana». 4 Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:5 «Izu-deiadarrak entzuten dira:
beldur-ikara, eta onik ez!
6 Galdetu, begiratu inguruan:
gizonezkoa haurdun gertatzen ote?
Nola ikusten ditut, bada,
gizonezkoak,
eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,
emakumea haurgintzan bezala?
7 Ai ene!
Izugarria izango da egun hura,
berdinik gabea,
larrialdi-eguna
Jakoben herriarentzat.
Baina onik aterako da». 8 Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango. 9 Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».
10 Jaunak dio:
«Zu, Jakoben herri, ez izan beldur!
Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!
Neuk aterako zaitut
bizi zaren urrutiko erbestetik,
zeure seme-alabekin batera.
Itzuliko zara eta lasai biziko,
seguru egongo,
inolako kezkarik gabe,
11 zeurekin izango bainauzu
salbatzeko.
Hala diot nik, Jaunak.
Sakabanatu zaitudaneko nazioak
suntsitu egingo ditut;
zu, ordea, ez zaitut suntsituko,
baina bai zentzaraziko
merezi duzun neurrian:
ez zaitut utziko zigorrik gabe».
12 Honela dio Jaunak:
«Erremediorik gabea da
zure hondamena,
sendaezina zure zauria.
13 Ez da inor zutaz arduratzen denik,
ez dago zure zaurientzat
sendabiderik* 30,13 Tx.aren itzulpena zalantzazkoa da..
14 Ahaztu egin zaituzte adiskideek* 30,14 adiskideak: Ik. 22,20 oh.,
ez dira zutaz axola.
Etsai batek bezala jo zaitut,
gogor zigortu,
zeure erru kontaezinengatik,
zeure bekatu izugarriengatik.
15 Zertan egin garrasi
zeure hondamenagatik?
Zure oinazeak erremediorik ez!
Zeure erru kontaezinengatik,
zeure bekatu izugarriengatik
egin dizut hori.
16 Baina zu irensten zaituztenak
irentsiak izango dira,
zure etsai guzti-guztiak
erbestera joango;
zu lapurtzen zaituztenak
lapurtuak izango dira,
eta larrutzen zaituztenak
larrutuak izango.
17 Izen hau eman zizuten:
“Sion, hiri zapuztua,
inori axola ez zaiona”;
baina nik osasuna emango dizut,
zauriak sendatuko.
Nik, Jaunak, esana».
18 Hau dio Jaunak:
«Jakoben herriaren zoria
aldatuko dut,
errukitu egingo naiz herrialdeaz;
oraingo hondakinen gainean
birreraikiko da hiria,
zegoen tokian jasoko jauregia.
19 Gorespen-kantak
altxatuko dira handik,
pozezko oihuak;
ugaldu egingo ditut,
eta ez dira gutxituko,
ohoratu egingo,
eta ez dituzte gutxietsiko.
20 Garai bateko egoeran
ezarriko ditut haien ondorengoak:
haien batzarra nire aurrean tinko!
Zigortu egingo ditut
haien zapaltzaile guztiak.
21 Herrikoa izango dute buruzagia,
beren artetik sortua gobernaria;
niregana hurbilduko dut
eta ondora etorriko zait.
Bestela, nor ausartuko litzateke
niregana hurbiltzen?
22 Nire herri izango zaituztet
eta ni zuen Jainko izango nauzue.
Nik, Jaunak, esana».
23 Hara, ekaitza bezala lehertu da
Jaunaren haserrea,
haize-erauntsia bezala oldartzen da,
zurrunbiloka dabil
errudunen buru gainean.
24 Jaunaren haserrea ez da baretuko,
hartu duen erabakia burutu arte.
Egunen batean
jabetuko zarete, bai, horretaz.