1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Jesusen heriotza

(Mt 27,45-56; Mk 15,33-41; Lk 23,44-49)

28 Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz». 29 Bazen han pitxer bat ozpinez betea. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten. 30 Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.