1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Zenbait hiritan Holofernes onartu

1 Hiri haietakoek mezulariak igorri zizkioten Holofernesi bake-mezu honekin: 2 «Zeure esku gaituzu gu, Nabukodonosor errege handiaren zerbitzariok. Har gaitzazu zeuk nahi duzun eran. 3 Zeure esku dituzu gure abeltegiak, gure lur eta gari-soroak, gure artalde eta behi-taldeak, baita gure kanpalekuetako eskortak ere; har itzazu zeure gogara. 4 Gure hiriak eta bertako bizilagunak zeure esklabo dituzu. Zatoz eta sar zaitez beraietan zeure gogara». 5 Heldu ziren mezulariak Holofernesengana eta adierazi zioten mezua. 6 Orduan, Mediterraneo itsasertzera jaitsi zen Holofernes bere gudarostearekin, hiri gotorretan bere gudari-taldeak ipini eta haietako gizonik aukerakoenak, berriz, bere gudarosterako hartu zituen. 7 Hirietako eta inguruetako jendeak ongietorria egin zion, koroak eramanez, danbolinak joz eta dantza eginez. 8 Holofernesek erraustu egin zituen lurralde guztiak* 3,8 lurralde guztiak: Honela ere itzul daiteke: santutegi guztiak.eta oihan sakratuak moztu; izan ere, lurreko jainko guztiak suntsitzeko agindua hartua zuen; horrela, herri guztiek Nabukodonosor bakarrik adoratu eta, nork bere hizkuntzan, leinu guztiek jainkotzat har zezaten. 9 Gero, Esdrelon lautadara heldu zen Holofernes, Dotaim* 3,9 Esdrelon: Honela deritza grekoz Palestinako lautadarik handienari, hebreeraz Izreel deituari (ik. Jos 17,16; Ep 6,33). // Dotaim: Lautada hartatik hurbil hegoaldera zegoen hiria, hebreeraz Dotan edo Dotain deitua (ik. 2 Erg 6,13).hiritik hurbil. Hiri hau Judeako mendikate handiaren aurrean dago. 10 Gebai eta Eszitopolis* 3,10 Eszitopolis: Hebreeraz Bet-Xan deitua (ik. 1 Sm 31,10 eta oh.).hirien artean ezarri zuen kanpalekua eta bertan gelditu zen hilabete batez, bere gudarostearen tresneria guztia bildu arte.