1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jerusalem berria
1 Sionengatik,ez naiz isilik egongo,
Jerusalemengatik,
ez naiz geldi egongo,
haren garaipena
goiz-argia bezala agertu arte,
haren salbamenak
zuziak bezala distiratu arte.
2 Eta ikusiko dute
nazioek zure salbamena,
errege guztiek zure ospea.
Izen berria emango dizute,
Jaunak berak ezarria.
3 Koroa distiratsu izango zara
Jaunaren eskuan,
errege-diadema
zeure Jainkoaren eskuan.
4 Ez dizute deituko gehiago
«Hiri zapuztu»,
ezta zure lurraldeari ere
«Lur hondatu»;
zure izena «Ene atsegin» izango da,
eta zure lurraldearena
«Ene emazte»,
Jaunak atsegin izango baitzaitu
eta zure lurraldea
emaztetzat hartuko.
5 Mutilak neskatxa emaztetzat
hartzen duen bezala,
halaxe hartuko zaitu emaztetzat
zeure Egileak;
senarra emaztearekin
gozatzen den bezala,
halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.
6 Zure harresietan, Jerusalem,
begiraleak jarri ditut,
gau eta egun isildu gabe
ari daitezen.
Ez hartu atseden,
Jaunari bere agintzariak
gogorarazten dizkiozuenok!
7 Ez eman atseden Jaunari,
harik eta Jerusalem berri dezan arte,
lur osoan miresgarri
egin dezan arte.
8 Zin egin du Jaunak,
bere eskua,
bere beso indartsua altxatuz:
«Ez diet sekula zure garia
etsaiei janaritzat emango;
ezta zure ardoa ere,
zure izerdien fruitua,
kanpotarrei edaritzat emango.
9 Garia jaso
eta mahatsa bildu dutenek
jango dute ogia eta edango ardoa,
eta ni, Jauna, goretsiko naute
neure tenplu santuko atarian».
Badator zure salbatzailea
10 Irten, irten hiritik kanpora,prestatu bidea herriarentzat!
Berdindu, berdindu galtzada,
kendu harriak!
Jaso bandera herrientzat!
11 Hona zer oihukatzen duen Jaunak
lur-bazterretaraino:
«Esan Sion hiri ederrari:
Hara, badator zure salbatzailea!
Berekin dakar garaipen-agiria,
berak askaturiko herria* 62,11 Berekin… herria: Ik. 40,10 oh.».
12 «Herri santu» deituko diete,
«Jaunak askatuak».
Eta zuri, Jerusalem,
«Hiri desiratu» deituko dizute,
«Zapuztu gabeko hiri».