1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Azken deia: Jaunaren hitzetik bizi
1 «Egarri zareten guztiok,etorri uretara,
etorri, dirurik ez duzuenok ere!
Etorri, hartu garia eta jan,
hartu ardoa eta esnea,
dena hutsean, ordaindu gabe.
2 Zergatik gastatu zeuen dirua
goserik utziko zaituzten janaritan,
eta lansaria
aseko ez zaituzteten gauzetan?
Entzun niri arretaz,
eta ongi jango duzue,
janari gozo mamitsuz
elikatuko zarete.
3 Etorri niregana eta egon adi,
entzudazue eta biziko zarete.
Betiko ituna egingo dut zuekin,
Davidi eginiko
maitasunezko agintzariari
leial eutsiz.
4 Nik herrientzako testigu
jarri nuen hura,
nazioen buruzagi eta agintari.
5 Zuk herri ezezagunei
egingo diezu dei,
eta ezagutzen ez zintuzten herriek
zuregana joko dute lasterka,
nik, zure Jaunak,
Israelen Jainko santu honek,
ospez jantzi zaitudalako».
6 Bila ezazue Jauna,
aurki dezakezue eta* 55,6 aurki dezakezue eta: Honela ere uler daiteke: aurki dezakezuen artean.;
egiozue dei, hurbil duzue eta.
7 Utz beza gaiztoak bere bidea,
gaizkileak bere asmo txarrak.
Bihur dadila Jaunarengana,
gupidaz hartuko baitu;
bihurtu gure Jainkoarengana,
guztiz barkabera baita.
8 Hau dio Jaunak:
«Egiaz, nire egitasmoak
ez dira zuenak bezalakoak,
ezta nire jokabidea ere
zuena bezalakoa.
9 Nola zerua lurraren gainetik garai,
halaxe nire jokabidea
zuenaren gainetik
eta nire egitasmoak zuenen gainetik.
10 «Euria eta elurra zerutik jaitsi
eta ez dira bertara itzultzen,
lurra urez ase gabe,
emankor bihurtu
eta ernamuindu gabe,
ereiteko hazia
eta jateko ogia sor ditzan;
11 berdin nire ahotik irtendako
hitza ere:
ez da niregana itzultzen
bere eragina izan gabe,
baizik eta nik nahi dudana egiten du
eta nik ezarritako helburua
betetzen».
12 Pozaren pozez irtengo zarete,
bake osoan ekarriko zaituztete.
Zuek ikustean, mendi eta muinoek
poz-irrintzika ekingo diote,
landako zuhaitz guztiek txalo joko.
13 Laharren ordez
zipresak haziko dira,
asunen ordez mirtoak* 55,13 mirto: Arraian ere deituriko usain gozoko landarea..
Jaunarentzat ohoragarri izango da,
sekula ezabatuko ez den ezaugarri.