1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Egiazko Jainkoa eta sasijainkoak
1 Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo* 46,1 Bel: Izatez titulua da, jaun esan nahi duena; Babiloniako Marduk jainko nazionala adieraz dezake hemen (ik. Jr 51,44; JrGt 1,40; DnGr 14). // Nebo: Jakinduriaren jainkoa Babilonian; ez da beste inon azaltzen Biblian.jainkoak.
Zamariek daramatzate
haien irudiak,
abere nekatuen gainean
karga astun.
2 Lur jota daude
eta makurturik idoloak,
ezin dituzte eramaileak salbatu;
beraiek ere erbestera doaz.
3 «Entzun niri,
Jakoben ondorengook,
Israel herrian bizirik geldituok:
neure gain hartuak zaituztet
amaren sabeletik,
neuk zaramaztet altzotik bertatik,
4 eta zuek zahartzean ere,
ni beti berbera:
zuei ilea zuritzean ere,
nik eutsiko dizuet.
Orain arte bezala,
aurrerantzean ere
nik eramango zaituztet,
nik eutsi eta salbatuko.
5 Norekin konparatuko nauzue,
norekin berdinduko?
Norekin parekatuko nauzue,
nire ondoan nor jarriko?
6 Batzuek urrea poltsatik atera,
zilarra balantzan pisatu
eta zilargina alokatzen dute,
jainkoa egin diezaien,
eta ahuspezturik huraxe gurtzen.
7 Lepoan harturik eramaten dute;
gero, bere lekuan kokatu
eta hantxe gelditzen da,
inora mugitu gabe.
Deiadar egiten badiote ere,
ez du erantzuten,
ez du inor
bere larrialditik salbatzen.
Hurbil da askapena
8 «Egin gogoeta eta izan kementsu* 46,8 izan kementsu: Hemen bakarrik azaltzen den hitz baten ustezko itzulpena.!Errebeldeok, hartu arreta,
9 gogoratu
antzinatik gaurdaino gertatuak.
Neu naiz Jainkoa, ez da besterik;
neu Jainkoa, ez da ni besterik.
10 Hasieratik iragarri dut etorkizuna,
lehendanik
oraindik gertatzekoa dena.
Hauxe diot:
“Nire egitasmoa beteko da,
nik nahi guztia burutuko dut”.
11 Ekialdetik dei egin diot gizon bati* 46,11 gizon bati: Ziro erregeari, alegia (ik. 41,2 oh.).,
urrutiko herrialdetik:
hegazti harrapariaren antzera etorri
eta nire egitasmoa beteko du.
Hala esan dut eta hala gertaraziko,
hala erabaki eta hala egingo.
12 Entzun niri, burugogorrok,
askapena urruti dela uste duzuenok:
13 gertatzear da nire askapen-ekintza,
nire salbamena ez da luzatuko.
Salbamena ekarriko diot Sioni,
neure ospea emango Israeli.