1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2 «Israelgo lehen-seme guztiak, nola gizakiak hala abereak, sagaratuko dizkidazu, nireak baitira».

Legamia gabeko ogien egunei buruzko legeak

3 Moisesek esan zion herriari: «Gogoan izan egun honetan irten zaretela Egiptotik, esklabotzatik, ahalmen handiz atera baitzaituzte bertatik Jaunak. Beraz, ez duzue legamiadun ogirik jango. 4 Abib hilaren egun honetan irteten zarete. 5 Laster eramango zaituzte Jaunak, zuen arbasoei zin eginez agindu zien lurraldera, esnea eta eztia darizkion lurraldera* 13,5 esnea… lurraldea: Ik. 3,8 oh., hots, kanaandar, hitita, amortar, hibiar eta jebustarren lurraldera. Hori gertatzean, Abib hil honetantxe ospatuko duzue jai hau. 6 «Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, eta zazpigarrenean festa ospatuko duzue Jaunaren ohorez. 7 Bai, zazpi egun horietan legamia gabeko ogia jango duzue; zuen lurralde osoan ez da legamiarik, ez legamiadun ogirik, izango. 8 «Egun honetan esango diezue zeuen seme-alabei: Egiptotik irtetean Jaunak gure alde egin zuenarengatik ospatzen dugu jai hau* 13,8 ospatzen dugu jai hau: Hebrearren sinestearen arabera, aldi guztietako israeldar fededunak aitortzen du bera pertsonalki izan dela Egiptoko esklabotzatik askatua (ik. 13,9).. 9 «Gogora ekarriko duzue orduan, Jaunak ahalmen handiz atera zintuztela Egiptotik. Jai hau eskumuturrean edo bekokian ipintzen diren seinale eta oroigarrien gisako* 13,9 seinale eta oroigarrien gisako: Antzinatean, giza edo erlijio-talde bateko partaidetza adierazteko, tatuajeak edo zenbait objektu sakratu eramaten zituzten soinean; zeinu material horiek bezain konkretu izan behar du israeldarrentzat Jainkoaren salbamen-egintza adierazten duen hitza (narrazioa) (ik. 13,16).izango duzue, Jaunaren legea beti ezpainetan izan dezazuen. 10 Horregatik, erabaki hau urtero beteko duzue ezarritako egunean.

Lehen-semeei buruzko legeak

11 «Zeuei eta zuen arbasoei hitzeman bezala, Jaunak Kanaan lurraldera eraman eta lurraren jabe egingo zaituztenean, 12 zuen lehen-semeak oro eta lehen abere-kume arrak Jaunari eskainiko dizkiozue, berarenak baitira: 13 lehen-astakumea arkume edo antxume batekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue* 13,13 hil egingo duzue: Astoa abere kutsatua da; beraz, ez da gai Jaunari oparitzat eskaintzeko., lepoa hautsiz. «Lehen-semea, ordea, beti berreskuratuko duzue, ordezko eskaintza eginez. 14 Bihar edo etzi zuen seme-alabek honek guztiak zer esan nahi duen galdetzean, hau erantzungo diezue: “Jaunak ahalmen handiz atera gintuen Egiptotik, esklabotzatik. 15 Faraoiak irtetea galarazten zigulako, Jaunak hil egin zituen Egiptoko lehen-semeak eta lehen abere-kumeak; horregatik hil eta eskaintzen dizkiogu lehenbizi sorturiko abere arrak, eta lehen-semeak geuretzat berreskuratzen ditugu, ordezko eskaintza eginez”. 16 Beraz, ohikune hau eskumuturrean edo bekokian ipintzen diren seinaleen gisako izango duzue, Jaunak ahalmen handiz Egiptotik atera zaituztela oroitarazteko».

Israeldarrak Egiptotik atera

17 Faraoiak israeldar herriari irteten utzi zionean, Jainkoak ez zuen filistearren lurralderako bidetik* 13,17 filistearren lurralderako bidetik: Ibilbide hau Mediterraneo itsasertzetik zihoan eta egiptoarren kontrolpean zegoen.eraman, nahiz eta motzena hura izan, borroka egin beharrean aurkituz gero, herriak Egiptora itzuli nahiko zuela uste baitzuen. 18 Horregatik, Itsaso Gorrira* 13,18 Itsaso Gorria: Jatorrizkoan Kanaberen Itsasoa deitzen zaio. Agian, hasiera batean, Niloko deltaren ekialdean zegoen Mediterraneo itsasoaren golko moduko bat adierazten zuen; gero, Sinai penintsula besarkatzen duten bi itsas besoak. Agian, Irteeraren garaian Itsaso Gorria gaur egun baino gorago sartzen zen, Suez eta Mediterraneoren artean dauden Aintzira Mingots-ekin elkartzeraino.daraman basamortuko bidetik itzulia eginarazi zien. Israeldarrak gudaroste baten gisa irten ziren Egiptotik. 19 Moisesek Joseren hezurrak jaso zituen, Josek Israelen semeei zin-hitz hau eginarazi baitzien: «Egiaz, esku hartuko du Jainkoak zuen alde; orduan, eramatzazue nire hezurrak hemendik». 20 Israeldarrak Sukotetik irten eta Etamen* 13,20 Sukot: Ik. 12,37 oh. // Etam: Toki ezezaguna, Sukoten ekialdera zegoena, noski., basamortu ertzean, kokatu ziren. 21 Jauna aurretik zihoakien: egun-argiz laino-adarrean, bidean gidatzeko; gauez su-adarrean* 13,21 laino-adarra, su-adarra: Jaunaren presentziaren sinbolo dira bai lainoa, bai sua (ik. 19,9 eta 19,18)., argi egiteko. Honela, egunez zein gauez ibili ahal izan ziren. 22 Ez ziren aldendu haiengandik, ez laino-adarra egunez, ez eta su-adarra gauez.