1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21
7 Josue bizi izan zen bitartean, israeldarrek Jauna gurtu zuten; Josue hil ondoren bizirik jarraitu eta Jaunak Israelen alde eginiko egintza handiak ikusiak zituzten arduradunak bizi izan ziren bitartean ere bai. 8 Ehun eta hamar urte zituelarik hil zen Josue, Nunen semea, Jaunaren zerbitzaria. 9 Beraren jabegoa zen lurraldean ehortzi zuten, Timnat-Heres* 2,9 Timnat-Heres: Jos 24,30 tx.ean hiri honi Timnat-Serah deritza.hirian, Efraimgo mendialdean, Gaax mendiaren iparraldera. 10 Hil zen, ordea, orduko belaunaldi hura ere, eta ondoren etorritako belaunaldiak ez zuen ezagutu Jauna, ezta Jaunak Israelen alde egina ere.