6 Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten: –Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?7 Jesusek erantzun zien: –Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.8 Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino* 1,8 Tx. honek liburu osoaren egitamua jasotzen du. Jerusalem izan zen ebanjelioaren helburua, eta orain apostoluen misio orokorraren abiapuntua da..