Danielen lehen ikuskaria: lau piztitzarrak
1 Babiloniako errege Belxatzarren* 7,1 Belxatzar: Ik. 5,1 oh.erregealdiko lehen urtean, ametsa eta ikuskariak izan zituen Danielek ohean zegoela. Gero, idatzi egin zuen ametsa. 2 Hona Danielen kontakizuna: «Ikuskari bat* 7,2 Ikuskari bat: Ikuskaria Nabukodonosorren ametsaren parekoa da, lau piztitzarrek giza erreinuen jarraipena adierazten dutelarik (ik. 2,40 oh.).izan nuen gauez: Ortziko lau ertzetatik haize indartsu batek itsaso handia harrotzen zuen. 3 Eta lau piztitzar, laurak ezberdinak, atera ziren itsasotik. 4 Lehenengoak lehoia zirudien, baina arranoaren hegalak zituen; hari begira nengoela, kendu egin zizkioten hegoak eta, lurretik altxaraziz, bi hanken gainean jarrarazi zuten, gizakia bezala, eta giza adimena eman zioten. 5 Bigarren piztiak hartza zirudien: erdi jaikita zegoen eta ahoan, hortz artean, hiru saihets-hezur zituen. Honela esan zioten: “Jaiki eta jan haragia ugari!” 6 Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru, eta boterea eman zioten. 7 Nire gau-ikuskarietan laugarren piztia bat ikusi nuen: beldurgarria zen, izugarria eta guztiz indartsua; burdinazko hagin handiak zituen; dena irensten eta txikitzen zuen, jan gabe uzten zuena hankapean apurtzen zuelarik. Beste piztiak ez bezalakoa zen; hamar adar* 7,7 laugarren piztia: Greziar inperioa, Alexandro Handiak sortua. // hamar adar: Alexandroren ondorengo diren Siriako erregeak, seleukotarrak (ik. 7,24). Adarra, Biblian, indarraren eta boterearen sinbolo da sarritan.zituen. 8 «Adarrei begira nengoela, adar txikiago bat* 7,8 adar txikiago bat: Adar honek Antioko Epifanes (K.a. 175etik 164ra) adieraz lezake, juduak gogor pertsegitu zituena, berauen legea eta kultua debekatuz eta kultu paganoak Jerusalemen ezarriz (ik. 7,24-25).atera zitzaion beste adarren artean, eta hauetako hiru erauzi zizkion. Adar berri hark gizakiarenak bezalako begiak eta harrokeriaz hitz egiten zuen ahoa zituen.Jainkoaren epaia
9 «Begira nengoela, hona hemen zer ikusi nuen: Errege-aulki batzuk jarri zituzten eta gizon zahar bat* 7,9 gizon zahar bat: Jainkoaren beraren sinbolo da.jesarri zen.«Haren jantzia elurra bezain zuri,
buruko ileak artilea bezain garbi!
Haren aulkia eta gurpilak
sugar kiskalgarri!
10 Suzko ibai bat
ateratzen zen haren aurretik.
Jendetza izugarria* 7,10 Jendetza izugarria: Zerutar izaki guztiak, aingeruak, ditu Jainkoak zerbitzari.zuen zerbitzari,
milaka eta milaka zeuden
haren aurrean zutik.
Auzia hasi
eta zabaldu ziren liburuak. 11 «Oraindik begira nengoen, adar txiki hark esaten zituen hitz harroengatik harriturik. Honetan, akabatu egin zuten laugarren piztitzarra; haren gorpua txikitu eta sutara bota zuten. 12 Beste piztiei agintea kendu zieten, baina bizirik utzi zituzten aldi baterako. 13 «Nire gau-ikuskarietan, gizaseme antzeko bat* 7,13 gizaseme antzeko bat: Arameerazko esakuneak gizabanakoa adierazten du. Baina Danielen ikuskarian badu zentzu kolektiboa ere, Jainkoaren herri santuaren buru eta ordezkari delarik (ik. 7,18.22). Pertsonaiak eragin handia izango du mesianismo-mailan eta bera da Jesusek bere buruari ematen dion Gizonaren seme tituluaren jatorria (ik. Bibli Hiztegia).ikusi nuen zeruetako hodeietan etortzen. Gizon zaharrarengana hurbildu zenean, honi aurkeztu zioten. 14 Agintea, aintza eta erregetza eman zizkioten: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzatzen zuen.
«Haren aginteak beti iraungo du,
ez du azkenik izango,
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.