Apokalipsia 1 Naslednje →

Hitzaurrea

1 Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena* 1,1 agerpena: Hau esan nahi du grekozko Apokalipsi hitzak., honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari. 2 Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua. 3 Zorionekoak* 1,3 Zorionekoak: Hau da Apokalipsiko 7 zoriontasunetatik lehena. Beste seiak 14,13; 16,15; 19,9; 20,6; 22,7.14 tx.etan daude.mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago!

Zazpi eliz elkarteei agurra

4 Nik, Joanek, Asia probintziako* 1,4 Asia probintzia: Ik. Eg 16,6-7 oh.zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren –den, zen eta etortzekoa denaren– partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik; 5 baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari, 6 Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.
7 Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dute,
baita zulatu zutenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dute
harengatik.
Bai. Amen.
8 «Neu naiz Alfa eta Omega* 1,8 Alfa eta Omega: Grekozko alfabetoaren lehen eta azken hizkiak. Esaerak, bi muturrak aipatuz, sail osoa adierazten du; beraz, osotasunaren irudi da.–dio Jainko Jaunak–, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».

DAGOENEKO BADENA (1,9–3,22)

Jesus piztua ikusi

9 Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos* 1,9 Patmos: Egeo itsasoan, Efesotik 200 km ingurura dagoen uharte txikia. Erromatarrek bertara erbesteratzen zituzten arriskutsu zirenak.izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik. 10 Jaunaren egunean* 1,10 Jaunaren eguna: Lehen kristauek Jaunaren eguna deitzen zioten Jesusen piztuera gogoratzen zuen asteko egunari. Horretan du sorrera gure igande-jaiak.Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. 11 Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei* 1,11 zazpi eliz elkarte: Apokalipsiaren mezua Asia Txikiko 7 eliz elkarte jakini zuzentzen zaie. Baina, 7 zenbakiak betea eta osoa dena esan nahi duelarik, pentsa daiteke mezua orokorra dela, hots, eliz elkarte guztientzat balio duela.: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei». 12 Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen, 13 eta argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua* 1,13 Jesus apaiz-jantzian ageri da. Hemen aipatu jantziak apaizei zegozkien (ik. Ir 28,4.31; 29,5; Lb 8,7; Dn 10,5).. 14 Haren buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezalakoa, begiak sugarra bezalakoak* 1,14 zuria: Kolore zuria, zahartzaroarena ez, baizik jainkotasun eta betikotasunaren sinbolo da. // begiak sugarra bezalakoak: Begiak jakintzaren eta ezagutzaren sinbolo dira. Jesus piztuak gauza guztiak dakizkiela esan nahi da hemen., 15 oinak labean garbituriko brontze goriaren antzekoak, haren ahotsa ur handiena bezalako burrunba. 16 Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen. 17 Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena, 18 bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza* 1,18 Hildakoen Egoitza: Jatorrizkoan Hades. Honela da esaldia h.h.: Herioaren eta Hildakoen Egoitzako giltzak ditut.. 19 Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena* 1,19 izango dena: Tx. honek liburu guztirako giltza den mezua damaigu: orain dena lehen zatiari dagokio (1,9–3,22), gero izango dena bigarrenari (4,1–22,21).. 20 Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak* 1,20 eliz elkarteen aingeruak: Aingeru hauek ez dira gizakiak, ez baitzaio Ap-an inoiz aingeru izenik ematen gizakiari. Elkartearen espiritu-izaera pertsona bezala irudikatzen da.dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».