David Jerusalemez jabetu

(1 Kro 11,4-9; 14,1-2)

6 Erregeak, berekin zituen gizon guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, lurralde hartan bizi ziren jebustarren kontra. Hauek esaten zioten Davidi: «Ez zara hona sartuko; itsuak eta herrenak aski dira zuri eusteko!» David inola ere ez zela sartuko uste zuten. 7 Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gero Daviden Hiri deituko zutenaz. 8 Egun hartan, hain zuzen, esan zien Davidek bere gudariei: «Jebustarrei eraso nahi dieten guztiak sar daitezela ubide-zulotik* 5,8 ubide-zulotik: Hebreerazkoaren esanahia iluna da. Gihon iturritik hiri barrura zeraman ubidea esan nahi du, dirudienez., David gutxiesten duten itsu eta herren horiengana!» Hortik dator esaera: «Ez itsurik, ez herrenik ez da sartuko Jaunaren etxean». 9 David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen, eta Daviden Hiri deiarazi zuen. Harresia eraiki zuen inguruan, Milo deritzan ezpondatik barnealdera* 5,9 Harresia eraiki… barnealdera: Hebreerazko testua iluna da.. 10 David geroz eta indartsuago ari zen egiten, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.