1 Israelgo leinu guztiek Hebronera Davidengana bildu eta esan zioten: «Zeure odolekoak* 5,1 Hebron: Ik. 2,1 oh. // Zeure odolekoak: H.h., zeure hezur-mami.gaituzu gu ere.2 Lehendanik, Saul gure errege zenean ere, zuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak esana dizu: “Zuk gidatuko duzu ene herri Israel eta zu izanen zara israeldarren agintari”».3 Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta hitzarmena egin zuen honek haiekin Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten.