27 Hori ikustean, Bet-Ganerako bidetik ihesi joan zen Judako errege Akazias. Baina Jehuk atzetik joan eta agindu zuen: –Hil hori ere! Eta zauritu egin zuten bere guda-gurdian, Gur-eko aldapan, Ibleamdik* 9,27 Bet-Gan eta Ibleam: Elkarrengandik hurbil zeuden, Izreeldik hegoaldera hamabi kilometrora. Izreeldik Megidorako bidea Bet-Gandik barrena zihoan.hurbil. Akaziasek Megidora egin zuen ihes eta han hil zen.28 Bere zerbitzariek gurdi batean hartu eta Jerusalemera eraman zuten, bere hilobian, arbasoen ondoan, lur emateko.29 Akaben seme Joramen erregealdiko hamaikagarren urtean hasia zen Akazias Judako errege izaten* 9,29 Albiste hau emana dago 8,25 tx.ean..