Ezekiasek Isaias profetari galde

(Is 37,1-7)

1 Ezekias erregeak ere, hori entzutean, jantziak urratu zituen eta, doluz jantzirik, Jaunaren etxera jo zuen. 2 Eta Amotzen seme Isaias profetagana bidali zituen Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria eta apaizik zaharrenak, doluz jantzirik, 3 esatera: «Hau dio Ezekiasek: Larritasun-, zigor- eta lotsa-eguna dugu gaurkoa. Haurra izateko zorian, eta egiteko indarrik gabe dagoen emakumearen antzeko gara* 19,3 Asiriarren kontra jaiki ondoren, Jerusalem nolako egoera garratzean gelditu den adierazi nahi du idazleak irudi horien bidez.. 4 Jainko bizia laidotzera bidali du Asiriako erregeak bere ordezkari nagusia. Entzungo al zituen Jaunak, zure Jainkoak, hark esan dituen irainak, eta zigortuko al du, entzun behar izan dituen irain guztiengatik! Eta zuk egizu otoitz oraindik bizirik dirautenen alde* 19,4 oraindik bizirik dirautenen alde: Oraindik asiriarrek menpean hartu ez dituzten tokiez ari da, Jerusalem eta beronen inguruez.». 5 Hala, joan ziren Ezekias erregearen funtzionarioak Isaiasengana. 6 Isaiasek erantzun zien: «Emaiozue zeuen nagusiari Jaunaren mezu hau: “Ez beldurtu entzun dituzun hitzengatik; ni iraintzeko esan dituzte halakoak Asiriako erregearen ofizial horiek. 7 Hara, zurrumurruren bat helaraziko diot eta, orduan, bere lurraldera itzuliko da. Han hil egingo dute ezpataz”».

Senakerib berriro mehatxuka

(Is 37,8-13; 2 Kro 32,17)

8 Ordezkari nagusiak, itzultzean, jakin zuen Asiriako erregea Lakixtik joana zela Libna* 19,8 Libna: Ik. 8,22 oh.hiriari erasotzera, eta han aurkitu zuen. 9 Handik, Etiopiako errege Tirhaka* 19,9 Tirhaka: Jatorriz Etiopiakoa (hebreeraz Kux) izan arren, Egiptoko errege izan zen.borrokatzeko asmoz zetorkiola jakin zuelarik, Senakeribek mezulariak bidali zizkion berriro Ezekiasi, 10 Judako erregeari, esatera: «Ustea berarengan duzun arren, ez zaitzala engaina zeure Jainko horrek, Jerusalem nire eskuetan ez dela eroriko esaten dizunean. 11 Zeuk entzun duzu zer egin dieten Asiriako erregeek herrialde guztiei: erabat hondatu. Eta zu libratuko zarelakoan al zaude? 12 Nire aurreko erregeek Gozan, Harran, Retzef eta Telasarren* 19,12 Telasar: Ik. 17,24 eta 18,34 eta oh. Senakeribek menpean harturiko hirien zerrenda da hemen ageri dena; 19,13 tx.ean jarraitzen du.bizi ziren edendarrak hondatu zituztenean, libratu al zituzten beren jainkoek? 13 Non dira Hamateko, Arpadeko, Lairreko, Sefarbaimgo, Henako eta Ibako erregeak?»

Ezekiasen otoitza

(Is 37,14-20)

14 Hartu zuen Ezekiasek gutuna mandatarien eskutik eta, irakurri ondoren, Jaunaren etxera joan zen eta, gutuna Jaunaren aurrean zabaldurik, 15 honela egin zion otoitz: «Jauna, Israelen Jainkoa, hegaldun izakien arteko tronuan eseria zauden hori, zu zara munduko erreinu guztien Jainko bakarra. Zuk eginak dira zeru-lurrak. 16 Itzul belarria niregana, Jauna, eta entzun. Zabaldu begiak, Jauna, eta ikusi. Entzun nolako irainak zuzendu dizkizun Senakeribek zuri, Jainko bizi horri. 17 Egia da, bai, Jauna, Asiriako erregeek birrindu egin dituztela herriak eta berauen lurraldeak, 18 eta suari eman dizkiotela berauen jainkoak; ez baitziren Jainko, zurezko nahiz harrizko irudi huts baizik, giza eskuek eginak. Horregatik xehatu ahal izan dituzte. 19 Zuk, ordea, Jauna, gure Jainko horrek, salba gaitzazu Senakeriben eskuetatik. Horrela, lurreko erreinu guztiek jakingo dute, Jauna, zu bakarrik zarela Jainkoa».

Isaiasek Ezekiasi Jaunaren erantzuna adierazi

(Is 37,21-35)

20 Amotzen seme Isaiasek mezu hau bidali zion Ezekiasi: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza. 21 Hona hemen zer diodan haren aurka:
«Mespretxu eta barre degizu,
Senakerib,
Sion neska gazte ederrak;
buruaz keinuka ari zaizu atzetik
Jerusalem hiri ederra* 19,21 Sion neska gazte ederrak: H.h., birjinak, Siongo alabak. // Jerusalem hiri ederra: H.h., Jerusalemgo alaba..
22 Nori egin diozu irain eta iseka?
Noren aurka jaso duzu ahotsa
eta altxatu begiak harro?
Nire aurka,
Israelen Jainko santuaren* 19,22 Jainko santua: Jainkoari izen hori ematea Isaiasen liburukoa duzu, gehienbat.aurka!
23 Ni, Jaun hau, iraindu nauzu
zeure mezularien bidez.
Hau esan duzu:
“Neure guda-gurdien oldarrez
mendi-gailurretara igo naiz,
Libanoko tontor hurbilgaitzetara.
Hango zedrorik tantaienak
eta zipresik bikainenak bota ditut.
Tontorrik garaienetara
eta basarterik itxienetara
heldu naiz.
24 Atzerrietan putzuak egin ditut
eta bertako ura edan;
oinpean zapalduz lehortu egin ditut
Egiptoko ubide guztiak”.
25 Baina ez al dakizu, Senakerib,
aspalditik neuk prestatua nuela,
antzinatik neuk erabakia
orain burutzen ari naizen hau?
Horregatik bihurtu dituzu
hiri gotorrak zabor-pila.
26 Haietako bizilagunak indarrik gabe,
ikaraturik eta buru-makur
utzi dituzu,
larre-belarra bailiran,
hazi baino lehen ihartua.
27 Badakit zure egintzen
eta nondik norako guztien berri;
badakit noiz zauden
amorru bizitan nire kontra.
28 Nire kontra amorruz zaudelako
eta zure harrokeria
nireganaino iritsi delako,
sudurrekoa eta ahokoa* 19,28 sudurrekoa: Asiriako baxuerliebeetan presoak sudur-zuloetan halako txinget edo zirgiloa –eraztun handi baten tankerakoa– daramatela ageri dira (ik. Ez 19,4.9). // ahokoa: Abereei, hezteko nahiz gidatzeko, ahoan ezarri ohi zaien galga (ik. Sal 32,9 eta Sal 141,3). Tx. honen beste itzulpen bat: Nire kontra duzun amorru horrengatik eta belarrietaraino heldu zaidan zure harrokeriagatik, sudurrekoa eta ahokoa…
ezarriko dizkizut,
etorri zaren bidetik itzularazteko».
29 Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:
«Hauxe izanen duzu ezaugarri* 19,29 ezaugarri: Irudi hauek, garai mingots eta latz haien ondoren onaldia etorriko dela adierazten dute.:
aurten, alorrean utzitako hazitik
sortua jango duzu;
datorren urtean
bere kasa erneko dena;
baina hurrengo urtean,
erein ahal izango duzue
eta uzta bildu,
mahatsondoak landatu
eta mahatsa jan.
30 Judako erreinuan bizirik geldituak,
lurrean sustraiak botatzen
eta adarretan fruituak
ematen dituzten zuhaitz
izango dira berriro.
31 Izan ere, bakar batzuk
bizirik geldituko dira Jerusalemen,
onik aterako Sion mendian.
Jaunaren maitemin sutsuak
egingo du hori!
32 «Hau dio Jaunak
Asiriako erregeaz:
“Ez da hiri honetan sartuko,
ez dio gezirik jaurtiko,
ez ezkutuen babespean erasoko,
ez hiria hartzeko betelanik* 19,32 betelanik: Betelan edo aldapa hauek harresien kontra egin ohi ziren, horietatik igoz hiria aiseago hartu ahal izateko.egingo.
33 Etorri den bidetik itzuliko da;
ez da sartuko hiri honetan.
Hala diot nik, Jaunak.
34 Neuk gerizatuko dut
eta salbatuko hiri hau,
naizena naizenagatik
eta neure zerbitzari Davidengatik* 19,34 neure zerbitzari Davidengatik: Gertaera hauen garaian Jerusalem Jainkoaren Hiria zen eta Davidena; Hiri hartaz Jainkoak hitza emana zuen (ik. 8,19 oh.).”».

Asiriarrak ihesi

(Is 37,36-38; 2 Kro 32,21-22)

35 Gau hartan* 19,35 Ik. Is 17,14 eta Si 48,21. // Gau hartan: Egipton aingeruak lehen-semeak hil zitueneko gaua oroitarazten digu (ik. Ir 12,12-13). Herodotok dioenez, arratoi-saldoren bat sartuko zitzaien asiriarrei kanpalekuan, eta izurria, hau da, gaitza, ekarriko zieten.bertan, Jaunaren aingeruak ehun eta laurogeita bost mila gizon jo eta hil zituen asiriarren kanpalekuan; denak hilda aurkitu zituzten biharamun goizean, jaiki zirenean. 36 Asiriako errege Senakerib, orduan, guda-etxolak jaso eta Ninivera itzuli zen eta bertan gelditu. 37 Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahuspeztua zegoelarik, Adramelek eta Saretzer bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten; gero, Ararat* 19,37 Ararat: Gaurko Armenia lurraldea.inguruko lurraldera egin zuten ihes hiltzaileek. Beste seme bat, Asarhadon, izan zen ondorengo erregea.