5 Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak* 3,5 Betsabe: Hebreeraz Bat-Xua, Eliam-en alaba dela dio 2 Sm 11,3 tx.ak. Bestalde, laugarrenaren, Salomonen, ama baizik ez zen Betsabe..6 Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama* 3,6 Elixama: 14,5 eta 2 Sm 5,15 tx.etan Elixua deritza., Elifelet,7 Nogah, Nefeg, Jafias,8 Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi.9 Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.