1 Jaunari Israel bedeinkatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan bestetan bezala igarpen bila, baizik eta basamortura begira jarri zen. 2 Israel leinuka etxolaturik ikustean, Jainkoaren espirituak hartu zuen, 3 eta bertso hauek abestu zituen:
«Hona hemen
Beor-en seme Balaamen,
begirada argiko gizonaren, mezua;
4 hona hemen estasian,
begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzun
eta Ahaltsuaren agerpenak
dituenaren mezua.
5 Bai ederrak zure etxolak, Israel,
bai ederrak zure egoitzak,
Jakoben herri!
6 Ibar luze-zabalak dirudite,
ibai ondoko baratzeak,
Jaunak ur-ertzean landaturiko
aloe edo zedro arbolen
antzeko dira.
7 Ura gainezka haien suiletan,
soroak urez oparo.
Israelgo erregea
Agag* 24,7 Agag: Saulek garaitu zuen Amalekeko erregea (ik. 1 Sm 15,8); honen arabera, poema osoa Israelgo lehenengo erregeari buruzkoa izan daiteke eta, haren bidez, israeldar monarkia guztiari buruzkoa.erregea baino ahaltsuago,
haren erregetza gero eta garaiago!
8 Jainkoak atera zuen Egiptotik,
bufaloarena bezalako
indar izugarriz.
Herri etsaiak irentsiko ditu,
haien hezurrak puskatuko,
gorputzak geziz zeharkatuko.
9 Lehoia bezala makurtu
eta etzaten da:
nork egin aurre hari?
Bedeinkatua
bedeinkatzen zaituena,
madarikatua
madarikatzen zaituena!»
10 Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion: –Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu! 11 Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.

Balaamek Israelen etorkizun oparoa iragarri

12 Balaamek erantzun zion: –Argi eta garbi esan nien zure mezulariei: 13 «Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra». 14 Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut. 15 Orduan, bertso hauek abestu zituen:
«Hona hemen
Beor-en seme Balaamen,
begirada argiko gizonaren, mezua;
16 hona hemen estasian,
begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzun,
Goi-goikoaren egitasmoa ezagutu
eta Ahaltsuaren agerpenak
dituenaren mezua.
17 Ikusten ari naiz,
baina ez da orain gertatuko;
begi aurrean dut,
baina ez da berehala beteko:
Jakoben herritik izarra sortzen da,
Israeldik errege-makila ateratzen;
Moaben bekokia zanpatzen du,
Seten ondorengoen
burezurra* 24,17 izarra: Ekialdean izarra jainkoen eta erregeen ezaugarri da (ik. Mt 2,2). Balaamen profeziak David, Moaben garailea (2 Sm 8,2), aipatzen du, eta, haren bidez, beraren errege-jatorri guztia eta, azkenik, Mesias. // Seten ondorengoak: Palestinaren ekialdeko leinu nomadak adierazten dituzte. // burezurra: Testu samariarraren eta Jr 48,45 tx.aren arabera.xehatzen.
18 Edom konkistatuko du,
beronen Seir lurraldeaz jabetuko:
Israelek garaipena lortuko du.
19 Jakoben herritik sortzen da
menderatzailea: etsaien hirietan* 24,19 hirietan: Jatorrizkoak hirian dio: agian Ar hiria (ik. 22,36).
bizirik geldituak garbitzen ditu».
20 Gero, Balaamek Amalek* 24,20 Amalek: Sinai penintsulako herri nomada, Israelen etsaia (ik. Ir 17,8-16; Dt 25,17).ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Herrietan lehena, Amalek!
Haren etorkizuna, ordea,
hondamendi!»
21 Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Zuen egoitza sendoa,
zuen habia* 24,21 habia: Jatorrizkoak hitz-jokoa egiten du kendar eta habia hitzen artean, antzeko doinua baitute.harkaitzean kokatua!
22 Baina zuen habia suak irentsiko du
eta Axurrek* 24,22 Axur: Hemen eta 24. tx.ean ez du Asiria adierazten; agian Has 25,3 eta 2 Sm 2,9 tx.etan aipaturiko Esdrelon lautadako leinua da.gatibu
hartuko zaituzte».
23 Azkenik, bertso hauek abestu zituen:
«Ai ene! Nor aterako da bizirik
Jainkoak ekingo dionean?
24 Ontziak datoz Zipre aldetik,
Axur eta Eber* 24,24 Eber: Has 11,14-17 zatian Eber Abrahamen arbasoen artean azaltzen da; Eber izenak hebrearrekin du zerikusia.zanpatuko dituzte,
baina beraiek ere
hondatuak gertatuko dira».
25 Ondoren, Balaam bere herrialdera itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.