1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Alferra
1 Harri kakaztuaren antzeko da alferra,ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek.
2 Gorotzaren antzeko da alferra,
hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.
Seme-alaben heziera
3 Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea,eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada.
4 Alaba zuhurrak bereganatuko du senarra,
baina laidoztatua aitaren tristura da.
5 Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,
eta biek mespretxatuko dute.
6 Garaiz kanpoko hitzaldia hiletetan soinua jotzea da;
baina zigorra eta zentzarazpena dagozkio beti jakinduriari* 22,6 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 7 Zer janik izan eta zintzo bizi diren seme-alabek gurasoen jatorri apala estaltzen dute; 8 seme-alaba mespretxatzaile, harroputz eta gaizki heziek, ordea, desohoratu egiten familiaren jatorri ona..
Zentzagaitza da txoroa
9 Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da,lozorroan dagoena esnaraztea.
10 Zentzugabeari hitz egitea lo dagoenari egitea bezala da;
«Zertaz ari zara?», esango du azkenean.
11 Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu;
egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buruargitasunik.
Negar gutxiago egin hildakoagatik, atsedena aurkitu baitu;
zentzugabearen bizitza, berriz, heriotza baino okerragoa da.
12 Hildakoagatiko doluak zazpi egun irauten du,
zentzugabe eta fedegabeari buruzkoak bizitza osoa.
13 Ez hitz egin asko burugabearekin,
ez ibili zentzugabearekin* 22,13 Eskuizkribu batzuek tartekatzen dute: mespretxuz beteko baitzaitu ohartu ere egin gabe.;
gorde harengandik, buruhausterik ez izateko,
astindutakoan zikindu ez zaitzan;
aldendu harengandik, atsedena aurkitu nahi baduzu,
haren zorakeriek gogait ez zaitzaten.
14 Zer da beruna baino astunago?
Nola deitu, «zentzugabe» ez bada?
15 Harea, gatza eta burdin bola
eramaten errazago dira zentzugabea baino.
16 Habeak ongi loturik daudenean,
etxea ez du lurrikarak ere botatzen;
berdin ongi hausnarturiko egitasmoan finkatutako erabakia:
ez dute zalantzan jartzen garai txarrean.
17 Gogoeta zentzuzkoan oinarrituriko erabakia
ondo leunduriko horman emandako pintura* 22,17 pintura: Grekozkoak hareazko apaingarria dio; pinturaren iraunkortasuna hormaren nolakotasunari loturik dagoen bezala, hala erabakien sendotasuna ere hausnarketa egokiari.bezala da.
18 Gainetan ezarritako hesiek* 22,18 Gainetan… hesiek: Honela ere itzul daiteke: Harresi gainean ipinitako harkoskoek.ezin haizeari eutsi;
burutazio zentzugabeetatik sorturiko erabaki ahulek
ezin tinko iraun edozein arriskuren aurrean.
Adiskidetasuna
19 Begia jotzen duenak malkoak isurarazten ditu,bihotza jotzen duenak sentimenduak agerrarazten.
20 Txoriari harrika egiten dionak ihes eragiten dio,
laguna iraintzen duenak adiskidetasuna desegiten.
21 Lagunaren aurka ezpata erabili baduzu,
ez galdu itxaropenik, bada oraino konponbiderik;
22 lagunaren aurka zerbait esan baduzu,
ez kezkatu, bakeak egin litezke eta.
Baina irainak, harrokeriak, ezkutukoak azaltzeak,
azpikeriazko kolpeak:
hauek bai ihes eragiten diotela edozein laguni.
23 Zeureganatu lagun hurkoaren konfiantza pobre den bitartean,
berarekin goza dezazun aberasten denean.
Izan zakizkio leial atsekabealdian,
harekin parte izan dezazun heredatzen duenean.
24 Suaren aurretik lurruna eta kea irteten dira labetik;
era berean, irainak izaten odolaren aurretik.
25 Ez naiz laguna babesteaz lotsatzen,
ez naiz harengandik ezkutatzen;
26 baina, berarengatik zerbait txarrik gertatzen bazait,
jakingo dutenak aldendu egingo dira harengandik.
Otoitza
27 Nork ezarriko du jagolea nire ahoaneta zuhurtasunezko zigilua ezpainetan,
ez nazaten neure hitzek eroraraz
eta mihiak galbidean jar?